iritzi artikulua
Ordu magikoa
Nire ustez bularra ematearen alde egon beharko ginateke guztiok gauza edo ekintza naturala delako, gaitera testuan ongi azaltzen duen moduan umearen osasunerako egokia dela diote,nire iritzia baiezkoa da. Animali ugaztunek bere kumeei titia ematen diete eta animaliek hori egiten badute,guk zergatik ez?
Emakumeon gorputza gaztetatik hasten da prestatzen umeak izateko aldakak zabaltzen zaizkigu umea ongi ateratzeko,koipe pixka bat gordetzen du gorputzak umea tripa barruan dagoenean jan dezan eta titiak hazten zaizkigu esnea sortu eta gordetzeko. Gorputzak lan guzti hori egiten du umea osasuntsu egoteko orduan zergatik emakume batzuk ez diete umeei esnea ematen ez zait batere ongi iruditzen. Naturak hori egiten badu zerbaitegatik izango da, hau da umeari proteina, bitaminak…emateko,eta aurreko hauek baditu osasuntsu haziko da.
Niri, amak bularra eman zidan eta nire anaiari ere, suposatzen dut beste ia guztiei bezala horregatik nik seme-alabak izaten ditudanean bularra emango diet oberena iruditzen zaidalako.
Oso garrantzitsua dela iruditzen zait emakumeak umea edukitzen duenean, umearen lehenengo orduetan ama egotea berarekin eta ordutik saiatu eta erakutsi behar zaio umeari bularra artzen, momentu horietan umeak oso azkar ikasten duelako jaten,ala ere momentu horiek dira zailenak emakumearentzat beldurra sentitu oi delako umeari mina egitea,itotzea…baina ala ere nik gomendatu egiten dut bularra ematea umeak behar duena amaren esnea delako eta ez nonbaiten prestatutako esnea.
Bukatzeko, esne ligaren organizazioaz hitz egingo dut honetaz esan beharra dago oso lan polita egiten dutela eta oso lagungarria ere, organizazio honek eta beste batzuk esaterako WABAK(edoskitzearen aldeko munduko batasunak), egiten dutena bularra emakeko zer egin behar den esatea da umea non eta nola jarri ez minik hartzeko,z itotzeko …azken batean egiten dutena bularra nola ematen den irakastea da.Egia esan lagungarria da norbaitek gauza horiek irakastea umeari min emateko beldurra kendu dezaten emakumeek.
Artikulu polita iruditu zait irakurritakoa gauzak ikasi ditudalako adibidez ez nekien organizazio hauek zeudenik.

Zabaldu
del.icio.us